Zemendiaren 22an Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan bost urtetik gorako umeentzako txotxongilo ikuskizuna taularatuko dau Rosa Martinez & Lagunak konpainiak, 18:00etan. Lana Noraren sektretua da eskola jazarpenaren inguruan hausnartuteko helburuagaz egin da. Noraren istorioaren bitartez, umeek ikusiko dabe jazarpena normalizau eta ezkutatutea, ez dala urtenbidea.
Txotxongilo antzezlan honetan mahaiko txotxongiloak erabilten dira; hau da, gainazal altu baten gainean mobiduten dira eta kokotean daukien komando baten bitartez emoten jakie bizitza. Kanpotik oihalezkoak dira eta barrutik egurrez eginda dagoz. Ikuskizunerako beren-bergi konposautako musikeak laguntzen ditu istorio honetako lau personaiak.
Sinopsia
Nora neskatxi atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Amama Maritxu eta Aingeru bere lagunagaz pasetan ditu egunak. Aingeru ameslaria eta txoriburua izateaz gainera, Noraren ikaskidea da. Baina Noraren bizimodua guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide barria agertzen danean. Gotzon, harroa, maltzurra eta fanfarroia da eta Noraren mundu baketsua hankaz gora ipiniko dau. Zoritxarrez Nora egoera latz horreri aurre egiten bakarrik saiatuko da, zenbait jazarpen normaltzat hartuko ditu eta lagundu eman ahal deutsienei kontau beharrean, ezkutuan gordeko dau. Baina sekretuak zenbat eta ezkutuago gorde gura, orduan eta ageriago geratzen dira. Eta Norak isilean gordetzea ez dala arazoen urtenbidea ikasiko dau.