telebista

Go!azen-en hamaikagarren denporaldiaren aurrestreinaldia egingo da Igorren

Asier Abrisketa 2024ko aza. 18a, 15:09

Gaur proiektauko da EITBren gaztetxoentzako telesailaren 11. denporaldiko lehenengo kapitulua Igorreko Kultur Etxean, 18:00etan.

Go!azen, gaztetxoei zuzendutako ETB 1eko telesail musikala da. Udaleku zorrotz baten euskaldun gazteen talde baten ibilerak kontetan ditu. 2008an sortu zan EiTBko film musikal bat legez eta filmaren arrakastearen ondorioz, ETBk 2009an Go!azen 2.0 telesaila sortu eban. Gero, 2016an, telesaila berreskuratu eta ordura arte, hamar denporaldi egin ditue.

Aurten hamaikagarren denporaldia emitiduko dau ETB1ek, zemendiaren 22tik aurrera. Halanda be, herri ugaritan egingo da aurrestreinaldia Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak antolatuta. Berbarako, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan gaur bertan, hilak 18, proiektauko da lehenengo kapitulua 18:00etan. Sarrerea doban eta librea izango da, 300 personako aforoa bete arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!