Igorreko Manu Quintanilla Parente txirrindularia Pontevedran (Galiza) zemendiaren 1ean jokatu zan Europako Ziklo-kros Txapelketan izan zan eta Master 50 kategorian, brontzea eskuratu eban. 60 bat txirrindulari egon ziran 50 eta 54 urte bitarteko mailan eta “atzen bihurrunera arte burrukatu” behar izan eban hirugarren postua lortzeako, 44:12ko denporea eginda.
Txapelduna Jordi Reñe Bellmunt izan zan 44:07ko denporeagaz eta bigarrena, Danny Sleeckx belgiar txapelduna, 44:10 eginda. Denporek dinoenez, lehia estua bizi izan eben lehenengo hirurek eta edonor izan eitekean lehena. Quintanillak BEGITUri azaldu deutsanez, “urtekeratik egon ginan lehenengo laurak buruz buru eta amaierara arte egon zan dana ebazteko”.