Arratiako Udalen Mankomunitateak laugarrenez antolatuta, oingo domekan, hilak 17, egingo da Arratiako Andra Sortzaile eta Ekintzaileen Azokea. Urtero, herri batean egin da eta oingoan, Igorreri egokitu jako inguruko andren proiektuak erakutsi eta produktuak saltzeako postuak ipintea. Azokea 11:00etan zabaldu eta 14:30ean amaituko da, Inbigu taldearen musikeak animauta.
Azoka honen bidez, andrek Arratiako sektore ekonomikoetan egiten daben lana ikusi arazo gura da. Hori dalata, azoka honetan lehen sektoreko eta artisautzako produktuak zein Arratiako andren edozein motatako negozioak erakutsiko dira. Zuzeneko musikea be egongo da Inbigu taldeagaz.
Herri-kirol jardunaldia
Domeka eguerdian, 12:00etatik aurrera, herri-kirol txapelketak jokatuko dira Igorreko Kiroldegian. Batetik, Eusko Label Saria Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa bat jokatuko da. Aritz Irazabal, Oier Kañamares IV, Eloi Kortxero, Beñat Lekue, Joseba Otaegi eta Xabier Zaldua egongo dira lehian.
Honen ostean, Binakako Harrijasotze Txapelketea egongo da jokoan, andra zein gizonena. Patricia Martin eta Ane Atxutegi lehiatuko dira andran artean eta gizonen kategorian, Jokin Eizkendu eta Iraitz Arruti "Burni txiki".