Zemendiaren 16an, zapatua, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan familiako kideen galera eta ausentziaren, zein denporearen joanaren gaineko hausnarketea bultzatzeko familientzako antzerkia egongo da. Izan be, Pajaros Pintados antzerki konpainiak Olaiaren lorategia antzeztuko dau 18:00etan. Adin guztietako personei zuzendutako antzerki ikuskizuna da, falta direnei buruz modu poetikoan berba egiten dauana.
Falta direnen oroitzapenez landatutako lorategi batean, Olaiak hainbat emozino sentiduten ditu eta doluaren inguruan hausnartzen dau. Holan, galdera ugari proposatuko ditu ikusleentzako: Non geratzen da bizi izan duguna? Non geratzen dira gure oroitzapenak? Nora doaz gure maiteak hiltzen direnean? Nola bizi dugu galera?
Sinopsia
Udaberriko lehen eguna da eta Olaia lorategira itzultzen da jaiotzen ikustera, neguak itxitako hondakinak garbitzera. Baina Olaia ez dago bakarrik, lorategi honetan familiako andrek belaunaldiz belaunaldi landutako oroitzapenak loratzen dira. Ausentzietan eta denporearen joan-etorrian egindako bidaia dogu hau, agurraren bidez eta haurtzaroko maskotakaz, aitita-amamakaz, gurasoakaz eta gure sustraiakaz barriro alkartzearen bidez egindakoa. Egunez egun, urtez urte eta lorez lore, udabarri barri baten itxaropena gordetzen dogu beti.