Ines Bengoa ipuin kontalari nafarra Igorreko Udal Liburutegian egongo da oingo eguenean, hilak 14, 18:00etatik aurrera. Izan be, kontaketa bikotxa egitera deitu dabe, umeen irakur- eta ipuin-zaletasuna buztartuteko. Lehenengo saioa 18:00etan egingo dau Bengoak, sei urtetik beherako txikerrenentzako. Hau amaituta, 19:00etan, ume nagusiagoak egongo dira konbidauta kontuak entzutera.
Sei urtetik beherakoentzako, 18:00etan, Kontu kontari kontaketea egingo dau Bengoak. Ipuinak entzuteaz gainera, abesten be ipiniko ditu umeak. “Txikerrenek ipuinez gozatzen dabe zentzumen guztiakaz, horregaitik, kontau, kantau eta berben bidez jolasten gara eurekaz” azaltzen dau Bengoak sinopsian.
19:00etan ostera, ume nagusitxoagoentzako Margo ipuinak kontaketea egingo dau. "Zelakoa da basoko sorgina? Nola imajinatzen dozuz istorio honen iratxoak? Eta nahi dogun modura koloreztatzen badoguz? Margo-Ipuinak ipuin kontaketa saioan haurrek entzungo dabezan ipuinak imajinatzen daben forma eta koloreekin marrazteko aukeera izango dabe", dino sinopsiak.