Bihar eta etzi heriotza eta doluaren gaineko jardunaldiak egingo dira Igorren

Bea Azpiri 2024ko aza. 7a, 11:04

Bihar, zemendiak 8, barikua, Iñaki Peña mekdikuaren Aulki hutsak dokumentala ikusteko aukerea egongo da 19:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan eta ostean, zuzendariagaz solasaldia. Etzi, 11:00etan, heriotza eta doluaren gaineko adituen mahai-ingurua, Igorreko Udal Liburutegian.

Igazko jardunaldien jarraipen moduan planteauta dagoz aurtengoak. Izan be, igaz Iñaki Peña Debagoineko Ospitalean Zainketa Aringarrietan lan egiten dauan medikuak zuzendutako Mendian hil, hirian hil dokumentala eskaini zan, eta aurten Peñaren beste dokumentala egongo da ikusgai.

Hurrengo eguneko mahai-inguruan, Iñaki Peñak eta Marta Sariñenak egongo dira barriro be. Sariñena, galera, dolu eta trauma prozesuetan espezializautako psikologo eta terapeuta da eta biek, Peñak eta Sariñenak erantzungo deutsee publikoaren galderei. Publikoan, zainketa aringarrietako erizainak be egongo dira alkarrizketea bideratzen lagunduteko.

Heriotzeari bildurra arintzeko eta hilten dagoanari laguntasuna zelan emon adirazoteaz gainera, biziten lagunduteko be balio dabe jardunaldi honeek uste dabe antolatzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!