azoka solidarioa

Lagun Artean alkartearentzako egingo da Igorreko V. Azoka Solidarioa

Asier Abrisketa 2024ko aza. 5a, 13:06

Hilaren 7an eta 21ean egongo dira Elkartasun Begiradak alkarteko kideak Igorren azokan saltzeako jostailu, liburu, mozorro eta bestelakoak batzean.

Elkartasun Begiradak alkarte igorreztarrak bosgarrenez antolatu dau Igorreko Azoka Solidarioa abenduaren 13rako. Urtero-urtero egiten dabe alkartasun azokea, lortutako dirua alkarte desbardinentzako bideratzen dalarik. Aurtengoan, Lagun Artean alkarteko Emakumeentzako Programa proiektura joango da dirua. Holan, bakarrik eta bazterketa egoeran dagozan 39 andrari eta euren seme-alabei ostatu eta laguntza zerbitzuak emon ahal izango jakiez.

Elkartasun Begiradak alkarteak jenteak emondako jostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak eta antzekoak batuko ditu. Urri bigarrenaren 24an hasi ziran bilketeagaz eta beste egun bitan, zemendiaren 7 eta 12an, egongo dira Lehendakari Agirren jentea hurbildu eta erabileten ez dituan gauzak batzeako, arrasti osoan zehar. Gero, azokea bera abenduaren 13an egingo da eta jostailu eta bestelakoei bigarren bizitza bat emoteaz gainera, Lagun Artean alkarteak finantziazino laguntzea jasoko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!