Bertsolari Gazteen BBK Sariketea taldean jokatzen dan sariketea da. 18 urtera arteko taldeek hirukoteak osotuten dabez eta taldeen osaketan, eskualdea ez da erespide nagusia. Arratiako bost bertsolarik hartzean dabe parte sariketa honetan, danak 18 urte arterako kategorian. Dimako Enara Gallastegi Xarmengarriak gira taldean dago; Igorreko Ekhi Zuluaga eta Arteako Iradi Barrenetxea, Puntu eta koma izenekoan, eta Arrakalak loratun, Arantzazuko Malen Bilbao eta Aiala Irurtia dagoz.
Igorrekoa bigarren saioa da eta guztira sei saio jokatuko dira. Finala, abenduaren 5ean izango da Zornotzako Auditorioan.