AEKk buztartutako Berbalagun ekimenak antolatuta eta Bau Baltzari begira, buruarin tailerra egingo da urri bigarrenaren 31n, eguena, Igorreko Kultur Etxean. Arrastiz, 17:00etan, izango da tailerra eta hurreratzen diranak, mozorro erako bururako maskarea egiten ikasiko dabe, norbere buruarinagaz urteteaz ganera. Berbalagun taldeak zehaztu dauanez, familia-tailerra da eta umeak heldu bategaz joan beharko dira.
AEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da, honetarako ekintza desbardinak antolatuten diralarik: tabernan geratzea, paseoak egitea, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, astegoienpasak... Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.