Orratzak neska* gazte feminista talde arratiarrak aurtengo kursorako daukan proiektuaren aurkezpena egingo dau gaur Igorreko Kiñu Gaztetxean. Aurkezpena Arratiako neska, trans eta "bollerei" egongo da zuzenduta eta 16.30ean hasiko da. Bertan, aurreko urteetan egindako lana oinarri hartuta, aurtengo erronkak aurkeztu eta honeei aurre egiteko proiektua zein dan azalduko dau taldeak.
Horrezaz gainera, Kiñu Gaztetxean gela bat beren beregi prestatu dau Orratzakek, hau Arratiko gazteentzako espazio feministea izan daiten. Honen inaugurazinoa be gaur izango da, 17:30ean, eta edonor izango da ondo etorria. Hau, Orratzaken bulegoa izango da eta taldearen jarduna erraztu eta zentralizetako espazio moduan funtzionauko dau.