Ganzabal Mendi Talde lemoaztarrak deituta, barikuan hilak 25, Pasang Temba sherpak Igorreko Lasarte Aretoan berbaldia eskainiko dau, 19:30ean. Pasang Temba euskal alpinismoaren historiaren parte da. Ezaguna egin zan, 1980an Everesteko tontorrean ikurriñari eusten agertu zalako argazki baten. Martin Zabaletagaz egin eban espedizinoa, Everesteko gailurra zapaldu eban lehenengo euskalduna hain zuzen be. Pasau dan astegoienean, biek egin eben ohorezko sakea San Mamesen jokatu zan partiduaren aurretik.
Euskal espedizinoaren hirugarren saiakeran lortu eben Zabaletak eta Psang Temba sherpak tontorra zapaltzea. Pasang Tembak 30 urte eukazan. Jeitsierea konplikaua izan zan eta gaua arrakala baten pasau egin behar izan eben. Jeitsieran bitan jausi zan Pasang Temba. Hurrengo urtean, Pyreinaca aldizkariaren arabera, Euskal Herrira etorri ziran lehenengo aldiz, bera eta Pemba Shering Everest-80 euskal espedizinoko sherpen burua. Besteak beste, itsasoa eta zestapunta gustau jakiezala jaso eban orduan Pyrenaica aldizkariak.