Poesia Hegalaria taldeko kideek eta konbidautako hainbat rapsodek errezitaldi musikatua eskainiko dabe oingo barikuan, hilak 25. Igorreko Errekagane tabernan, 19:30ean da hitzordua. Errezitaldiaren ostean, mikrofonoa zabalik itxiko da gainera, edonork bere poema propioren bat edo beste batzuen poesiak jentaurrean irakurri gura baditu.
Poemak errezitatzen Pablo Cabañas, Irune Elexpe, Ana Juez, Raquel Bartolome eta Javier Arnaiz egongo dira. "Bilbotik datozenak, rapsoda onenetarikoak dira", azaldu dau Elexpek. Musikea barriz, Iker Allurrek, Alberto Egiak eta Jose Ignacio Maestrek ipiniko dabe.
Blas de Oteroren poemak, euskeraz
Zemendiaren 15ean izango da Poesi Hegalaria taldearen hurrengo errezitaldia, eta oso berezia gainera. Izan be, lehenengoz entzun ahal izango dira Blas de Oteroren poemak euskeraz, euskal idazle onenek euskeratuta, "eta Igorren izango da", dino Irune Elexpe Poesia Hegalaria taldekoak. Ordaindu gabeko letra bat saioa Igorreko Liburutegian aurkeztuko da, zemendiaren 15ean, 20:00etan.