Igorreko Kiñu Gaztetxeak hasi dau aurtengo kurtsoa eta "zu gaztetxearen parte" egiteko helburuagaz, ate irekien jardunaldia antolatu dau. Urri bigarrenaren 17an, eguena, zabalduko ditue ateak, "gaztetxeko espazio desbardinak ikusi eta ametsak alkarbanatuteko" helburuagaz. Gaztetxetik bisitea egin ostean, pote bat hartzeako aukerea be egongo da.
Kiñu Gaztetxean proiektu eta espazio ugari bizi dira alkarregaz eta honeek hurbiletik ezetuteko aukerea izango da biharkoa. Bertako proiektu kolektiboak, autogestinoa zertan datzan, egiten diran kontzertu, berbaldi eta tailerrak, zinema, Zumba, musika gelea, gimnasioa, sorkuntza gelea eta espazio desbardinak erakutsiko ditue asanbladakideek.
Orratzak-en aurkezpena
Datorren astean, hilaren 25ean, Arratiako neska* gazte feministen taldea da Orratzak taldeak bere proiektuaren aurkezpena egingo dau Kiñu Gaztetxean. Arrastiz, 16:30ean izango da aurkezpena eta hau "neska, trans eta bolleroentzako" egongo da zabalik. Gero, 17:30ean, Kiñu Gaztetxeko espazio feministea inaugurauko da, bertara bai, edonor hurbildu daiteke.