Igorreko Axular Herriko Tabernak antolatuta, zeramika tailerra egingo da oingo udagoienean. Areatzako Buztinola tailerreko Saioa Larrearen eskutik izango dau jenteak zeramikearen oinarriak ikasteko aukerea. Saio bi egingo dira, bata oingo zapatuan, hilak 19, eta hurrengoa zemendiaren 9an. Saio bakotxa, ordu bikoa izango da.
Izena, Axular Herriko Tabernan edo Buztinolan emon daiteke hilaren 16ra arte, eguaztena. Saio bakarrerako (25 euro) edo saio bietarako (50 euro) emon daiteke izena. Saioak aurrera aterateko, jardunaldi bakotxean hamar lagun egon beharko dira gitxienez.