Igorren dago ikusgai 42. Ertibil Bizkaia erakusketea

Asier Abrisketa 2024ko urr. 10a, 17:13

Lasarte Aretoko erakusketa gelan egongo dira hamazortzi sortzaileren lanak, urri bigarrenaren 5etik 31ra arte.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako arte lehiaketan parte hartu eta sarituak izan diran artelanak batzean ditu Ertibil Bizkaiko Arte Bisualen Erakusketa ibiltariak. Aurtengoa 42. edizinoa da eta hamazortzi sortzaileren lanak aukeratu dira. Erakusketea bost udalerritan egongo da ikusgai: Getxo, Basauri, Igorre, Derio eta Amorebieta-Etxano.

Igorren, urri bigarrenaren 5etik 31ra arte egongo da ikusteko aukerea.Erakusketak Bizakiko egungo arte-panoramaren aniztasun eta talentua isladatzen dau. Izan be instalazinoak, margolanak (olioa, akrilikoa zein pastela), bideosorkuntza, eskulturea eta argazkigintza buztartzen ditu. Saritu nagusiak hiru dira: Leo Burge Entre murmullos y cabello marrazketa lanagaz, M. Benito Piriz Abrazo eskultureagaz eta lucia Jayo Altamirano You'll Never Guess argazki proiektuagaz.

Horreetaz gainera, beste hamabost sortzaileren lanak egongo dira ikusgai erakusketan: Tana Garrido Ruiz, Maider Gonzalo Salceda, Ángela R., Jon Ander Terroba, Ane Diez de Ulzurrun, Hodei Herreros, Idoia Leache, Julia Martos, Víctor Ortuño, Aida Valdes, Ane Berganza, Unai Cardoner, Martzel do Nascimento Goiria, Garazi Etxebarria Azurmendi eta Bakarne González & Eva Raya bikotea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!