Iruñako Errotxapea auzoan 20 urte andra gazte bat eraila izan dau gizon batek, labankadaz. Ezbeharra martitzen gauean gertatu zan hainbat persona bizi ziran lokal batean, biktima tartean, lokalaren jaubearen alaba. Gizona be bertan bizi zan lehen eta aitak hedabideei esan deutsienez, hainbatetan salatu eban ustezko hiltzailea, alabarengandik urruntze agindu eskatzeko.
Arratiako Mugimendu Feministeak atzen erailketa matxista hau salatuteko alkarretaratzea deitu dau gaurko, eguena. Igorreko sarrerako errotonda aurrean egingo da mobilizazinoa 19:00etan. "Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!" lelopean egin da deialdia. Izan be, 2024an Euskal Herrian gertatutako bosgarren erailketa matxistea da Iruñakoa.