palestina

Palestinaren gaineko berbaldi bi antolatu ditu Axular Herriko Tabernak

Asier Abrisketa 2024ko urr. 7a, 12:19

Oingo eguaztenean Boikota, herriaren tresnarik onena berbaldia egongo da entzungai eta hurrengo martitzenean, Zer ari da gertatzen Palestinan?.

Palestinako atzen gerreak urtebete egiten dau gaur, Palestinar Erresistentziako kideek Gazako zerrendatik Israelgo Estaduak okupetan dituan lurren kontrako erasoaldia abiatu eta Israelgo armadak oin dala urteak hasitako genozidioa azkartu ebanetik. Momentuz, gerreak ez dau geldialdirik izan eta ez dago egoerea lasaituko dala erakusten dauan zantzurik. Holan, Igorreko Axular Tabernak berbaldi bi antolatu ditu, "Palestina askatu!" izenpean.

Lehen berbaldia hilaren 9an, eguaztena, izango da 19:00etan. Israelen kontrako boikot kanpainea ipiniko da mahai gaineran Boikota, herriaren trensarik onena berbaldiagaz. Mikel Mariñok hartuko dau berbea, BDZ taldeko kidea eta bi aldiz Palestinan egondakoa, Komite Internazionlistako brigadakaz.

Datorren astean barriz, hilak 15 martitzena, Zer ari da gertatzen Palestinan? berbaldia emongo dau Gabirel Ezkurdia politologo eta GeopolitikaZ taldeko kideak. Bertan, gatazkearen oinarriak eta historia azalduko ditu Ezkurdiak, gaur egun bizi dan egoerea eta etorkizuna hobeto ulertze aldera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!