zinema

Asteon hasiko da Lasarte Aretoko zinema denporaldia

Asier Abrisketa 2024ko urr. 4a, 12:07

Padre no hay más que uno 4 eta Vidas perfectas pelikulak proiektauko dira domeka arrastian Igorreko Kultur Etxean.

Uda osoan Igorreko Lasarte Aretoko zinema zarratuta egon ostean, asteon hasiko da 2024-2025 denporaldia. Betiko lez, domekero proiektauko dira film bi. Hasteko, 17:00etan familia osoarentzako eta batez be umeentzako pelikula bat proiektauko da. Gero, 19:30ean, nagusien pelikulak egongo dira ikusgai. Oingo domekan, Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda eta Vidas perfectas pelikulak eskainiko dira, biak urteon estreinautakoak.

Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda Santiago Segurak zuzendutako atzen komedia familiarra da, hain zuzen be, guraso eta seme-alaben arteko gorabeherak kontatzen dituana. Laugarren emonaldi honetan, familiako alaba nagusiak hamazortzi urte betetan ditu eta honen mutilagunak ezkontzea proposatuko deutso, gurasoengan ardura eraginez.

Vidas perfectas barriz, Benoît Delhommek zuzendutako hamasei urtetik gorakoentzako drama eta thriller psikologikoa da. Alice (Jessica Chastain) eta Celine (Anne Hathaway), euren bizitza idilikoez gozatzen ari dira euren seme eta senar arrakastatsuekaz batera. Auzotarrak eta lagun onenak dira. Haien bizitzaren harmonia perfektua bat-batean hausten da, istripu tragiko baten ondoren. Erruaren, susmoaren eta paranoiaren konbinazio batek Aliziaren eta Celineren arteko loturea suntsitzen dau eta borroka psikologiko gogorra sortzen da, bien ama-instintuek alde iluna azaleratzen dabenean beretarrak defendatzeko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!