Oingo domekan, hilak 6, izango da Oskar Garro Lagun Taldeak eta Igorreko Udalak antolatutako X. Duatloi Txikia, 11:00etatik aurrera Igorreko eskolan. Hamabost urte arteko ume eta gaztetxoak hartu ahal izango dabe parte lasterketan eta adinaren arabera, galapan egin eta bizikletan ibilteko distantzia desbardinak egongo dira. Amaieran, dominak bananduko dira, opariak zozketatu eta kopaua egongo da partaide guztientzat.
Izen-emotea Igorreko eskoletako patioan bertan egingo da 10:30etik 10:50era arte, hiru euroko prezioan. Batutako dirua, Aspertxu Fundazioarentzat izango da. Alkartea, etekin asmo bakoa da eta bertan batzean dira Asperger eta espektro autistaren arazoak dituen helduak eta umeen gurasoak. Alkarteko kideak egongo dira sindrome honeek azalduten eta euren lanaren barri emoten.