Igorreko Garbe auzoan San Migel jaiak ospatuko dira oingo astean, bariku eta domekan hain zuzen be. Barikuan, jaigunea Garbe auzoa izango da eta domekan barriz, hilak 29, ospakizun erlijiosoa egongo da Mikeleko San Migel ermitan, 12:00etan. Gero, barauskarria egingo da trikitilariek alaituta.
Barikura bueltan, hilak 27, Garben egongo da jaia. Arrastiz, 17:30ean, Merkeliñe antzerki konpainiak Art-ilusio adin guztientzako antzezlana aurkeztuko dau. Hau amaituta, 19:00etan parrilladea egongo da bertaratuten diranentzako eta 19:30ean, Gauargi erromeriak girotuko ditu auzoko jaiak.