mendia

Sonia Rodriguezek berbaldia emongo dau Gorbeia Suzieneko antolakuntzeak konbidauta

Asier Abrisketa 2024ko ira. 18a, 11:12

Barikuan, hilak 20, izango da Patagonia oinez eta eskiakaz zeharkatu dauan kirolariaren berbaldia Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean.

Urri lehenengoaren 28an izango da aurtengo Gorbeia Suzien mendi lasterketea eta aurretik hainbat ekintza antolatu dira; tartean, Sonia Rodriguezen berbaldia. Hilaren 20an, barikua, izango da Hego-izotz kontinentalaren zeharkaldia-Patagonia izeneko berbadia Igorreko Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.

Euskeraz egingo da berbaldia eta bertan, Rodriguezek bere Patagoniako bidaia kontauko dau. Fitz Roy eta Cerro Torre mendi mitikoen ingurutik ibili zan mendizalea oinez eta eskis, guztiz autonomoki egindako zeharkaldian. Bere esperientzia personalaz gainera, bertan ikusitako granitozko dorreak, glaziar amaitezinak, baso makurrak, eguraldi aldakorra eta honeek guztiek osotuten daben paisaia sinesgaitza kontauko dau.

Zozketea

Berbaldian Gorbeia Suzien mendi lasterketako antolakuntzeak zozketa bi egingo ditu ikusleen artean. Batetik, Merrell markako zapatila parea eta bestetik, 21K lasterketarako dortsala zozketauko dira. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!