FUTBOLA

Andrazkoen Arratia A bigarren postuan dago ligako lehen partidu biak irabazi ostean

Erredakzinoa 2024ko ira. 16a, 08:30

Oyonesa taldearen kontra Arratiak zelairatutako hamaikakoa.

Hilaren 7an hasi eban Arratia A taldeak ligea Urbietan eta 2-1 irabazi eban Berriozar talde nafarraren kontra. Hurrengo partidua Oyonesa talde igon barriaren kontra jokatu eban Oionen hilaren 14an eta 0-1 irabazi eban.

Emakumezkoen RFEF Hirugarren Mailako bigarren multzoan dago Arratia A eta lehen partidu biak jokatu ostean bigarren postuan dago talde arratiarra.

Hilaren 14an etxetik kanpo jokatu eban Oionen (Araba) Oyonesa taldearen kontra eta Amaia Alzaga aurrelariak bigarren zatiko hamaikagarren minutuan sartutako golari esker etxera ekarri ebazan hiru puntuak Igorreko taldeak. “Partiduan sartzea kostau jaku, bigarren zatian halanda be askoz hobeto jokatu dogu partidu amaieran sufridu dogun arren" adierazo deutsa BEGITUri Nerea Beitia arratiarren kapitain lemoaztarrak.

Jardunaldi biren ostean Arratiak 6 puntu ditu eta bigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Bilbao Artizarrak taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 16:00etan.

Gizonezkoek 21ean hasiko dabe ligea
Gizonezkoen Arratia A taldeak, aurreko denporaldian Lehentasunezko maialara bajatu ostean, hilaren 21ean hasiko dau ligea Urbietan, arrastiko 18:00etan, Ugeraga A taldearen kontra. Arratia B taldeak ostera etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra 18:15ean eta Lemoako Harrobik Gernika B taldearen kontra 18:30ean etxetik kanpo be.

Gizonezkoen jubenilak 4 puntu partidu bitan
Gizonezkoen Arratia A taldeak be zapatu hilaren 7an hasi eban denporaldia Euskal Ligan. Gogoratu urte bitan jarraian igon dala taldea mailaz. Urbietan jokatutako lehen partiduan bana bardindu eban Laudio taldearen kontra, galtzean hasi baziran be. Bigarren partiduan ostera 2-3 irabazi eban etxetik kanpo Añorga taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!