triatloia

Triatloiaren Espainiako Kopa Paralinpikoan lehiatuko da Oskar Garro

Asier Abrisketa 2024ko ira. 13a, 17:06

Astegoienean Sestaoko X. Triatloia jokatu dau entrenamentu modura eta distantzia bardina 01:41:58ko denporan egin dau.

Oskar Garro txirrindulari paralinpikoa triatloien munduan murgildu da atzenaldian eta astegoien honetan, hitzordu garrantzitsua dauka. Izan be, bere lehenengo Espainiako Txapelketa Paralinpikoa jokatuko dau. Valentzian izango da hiru modalidadeko lasterketea zapatuan, hilak 14. "Ilusino askogaz noa" kontau deutso Garrok BEGITUri Valentziarako bidean.

Espainiako Txapelketeari begira, domekan Sestaoko X. Triatloia egin eban igorreztarrak. Entrenamentu moduan hartu eban probea izan be, Valentziako lasterketako distantzia bardina egin behar izan eban: 750 metro uger, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro galapan. "Gogorra bezain polita, pozik eta indarrakaz nago zapatuan nire lehenengo Espainiako Txapelketa Paralinpikoa jokatuteko".

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!