merkatariak

Zapatuan ospatuko da Arratiako Merkatarien Elkartearen jaia

Asier Abrisketa 2024ko ira. 12a, 16:51

Dendak Kalera ekimena bariku-zapatuan egingo da eta zapatuan izango dira merkatariek antolatutako ekintzak.

Igorreko komertzioek osotuten daben Arratiako Merkatarien Elkarteak urtero-urtero antolatzen ditu kalera urtetako ekimenak eta jaiak eta aurten be ez dira gitxiago izango. Urri lehenengoaren 14an, zapatua, izango da jaia eta ume, gaztetxo eta helduentzako ekintzak antolatu dira Kultur Etxeko plazan.

Egun osoan zehar, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 19:30era, Txutxu trena ibiliko da herritik bueltaka. Arrastiz, 17:00etatik 19:30era, ume eta gazteentzako tailer bi antolatu ditu AMEk. Batetik, zurezko jokoak dagoz eta bestetik, errealidade birtualeko betaurrekoak probetako txokoa egongo da.

Gazteenak izango dira protagonista baina EFELA Arratia aniztasun funtzionaldun personakaz lan egiten dauan alkartearen aldeko pintxo dastaketa solidarioa (19:30ean) eta La Txika de la Cerveza garagardao artisauaren dastaketak be egongo dira zapatu arrastian. Gainera, Eingo taldeak girotuko dau jaia 17:00etatik aurrera.

Dendak Kalera, bariku-zapatuan

Horrezaz gainera, Dendak Kalera ekimena be egingo da bitartean, zapatuan bakarrik ez eta barikuan be egongo dira merkatariak kalean, bakotxa bere komertzioaren atean. Bertan egongo dira hurrengo dendetako produktuak: Kili Kili, Jaio, Edova, Lorane, Zazpi Haizetara, Beatriz Fruteria, Iratxo, Decoracion y pintura Igorre eta Aldeiturriaga oinetakoak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!