Igorreko Igeriketa Klubeko taldeak entrenatzailea behar dau 2024-2025 denporaldirako. Datorren hilean, urri bigarrenean, hasiko dira entrenamentuak, martitzen eta eguenero izango dira 17:00etatik 19:00etara.
Lanpostua beteteko, hainbat baldintza bete beharko dira. Batetik, euskeraz aritzeko gaitasun naturala beharrezkoa da eta kontuan hartuko da bai ugerlari bai entrenatzaile moduan izandako esperientzia. Horrezaz gainera, honeek dira onartuko diran titulazinoak: Soin Hezkuntzan eta Kiroletan Lizentziaua edo Graduaua, TD1 Salbamentu eta Sorospeneko Kirol Teknikaria eta Egokitzapen Fisikoko goi-mailako teknikaria edo baliokidea.