merkatariak

Gaur emon jako hasikerea Igorreko Bono Denda kanpaineari

Asier Abrisketa 2024ko ira. 4a, 12:32

Oingoan bonuak ez dira fisikoak izango eta dendetan erosketak egiterako orduan lortu ahalko dira NANa aurkeztuta.

Gaurtik, hilak 4, urri bigarrenaren 31ra arte egongo da martxan Igorreko Udalak eta Arratiako Merkatarien Elkarteak bultzatutako Bono Denda kanpaina barria. Udalaren 17.500 euroko inbersinoagaz, 3.500 bonu urten dira herriko komertzioetan erabilteko. Betiko lez, bonu bakotxa 10 eurotan lortu daiteke eta honeek, 15 euroko balioa izango dabe erosketak egiterakoan. Oingoan, bonuak ez dira fisikoak izango eta dendetan bertan lortu daitekez erosketak egiterako orduan, NANa aurkeztuta.

Bonu bakotxa behin bakarrik erabili ahalko da kanpainari atxikitako saltokietan. Ezin daitekez guztira hiru bonu baino gehiago erabili eta erosketearen prezioa bonuen balioa baino txikiagoa bada, ez da eskuditutan bueltauko aldaketea. Gainera, bonuak ezin dira eskudirutan trukatu eta bonuen zenbateko ez da itzuliko honeek erabili ez badira. Informazino guztia eta bonuen eskuragarritasuna, bonodendaigorre.com webgunean jarraitu ahal izango da.

Olatz Urkiza Igorreko alkatea: "Igorreko Udalak kanpaina honetan parte hartzera animatzen gaitu, ziur baigagoz horrelako proposamenek sektore ekonomikoa dinamizatzen eta herriaren irudia indartzen laguntzen dabela".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!