Arratiak Euskal Herria Kopako laugarren partidua jokatu eban atzo eta partidu bi irabazi eta bi galdi ditu. Sailkapenean bost taldetatik hirugarren gelditu da 6 puntugaz. Atzoko partiduari jagokonez etxeko taldeak partidu osoa dominau eban baina lan handia egin behar izan eban partidua aurrera aterateko. Lehen zatian ez eban aukera askorik sortu Arratiak baina izan eban aukerea markagailuan aurretik ipinteko. Bigarren zatian hiru-lau aukera argi izan ebazan, baina gola penalti bateri esker heldu zan. Nerea Izagirrek sartu eban gola.
EH Kopako sailkapen fasea amaituta C mailako 5.-6. postuagaitik burrukatuko dabe arratiarrek astegoien honetan.