Hurrengo partidu biak ostera etxetik kanpo jokatuko ditu Igorreko taldeak, urri lehenengoaren bigarren astegoienean Oyonesa talde arabarraren kontra eta hirugarren astegoienean Bilbao Artizarrak taldearen kontra. Urri lehenengoko atzen astegoienean etxean jokatuko dau Bizkerre taldearen kontra.
Igaz denporaldi ona egin eban Arratiak eta bosgarren postuan amaitu eban denporaldia, aurten Nerea Beitia futbolari lemoaztarrak BEGITUri azaldutakoaren arabera, helburua mailaz igotea da.