Kiroldegiaren erabiltzaileek jasotako kexa guztiei erantzunez, Udalak jakinarazo dau itzuli egingo dauala abonu-kuotearen eta kiroldegia zarratutearen ondorioz egin ez diran ikastaroen zati proportzionala, egindako grebaren ondorioz.
Itzulketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen egingo dira, banku-transferentzia bidez, kiroldegiko erabiltzaileek eskatu ondoren.
Horretarako, interesdunek Udaleko webgunean dagoan eskabidea bete eta sinatu beharko dabe, eta kiroldegiko harreran aurkeztu edo posta elektronikoz bidali kiroldegia@igorre.net helbidera.
Epea: abuztuaren 19tik urri bigarrenaren 31ra
Informazino gehiago: 946 31 55 91 edo Udalaren webgunean.