Udalak, ekintza horreen aurrean bere txarrespena adierazo dau eta igorreztarren diruagaz ordaintzen dirala ekarri dau gogora. Gertakari horreek “onartezinak dira eta soberan dagoz gure herrian. Erabateko gizalegerik ezaren ondorioak eta persona batzuen ‘ganberradak’ Igorreko herritar guztien diruagaz ordaintzen dira” azaldu dabe Udaletik sare sozialetan. Hori dala-ta, “gure aldetik, ahal dogun guztia egingo dogu holangorik barriro gertatu ez daiten eta horreen arduradunak aurkitzeko” gehitu dabe.