JAIAK

Kalejirea eta erromeria Igorreko Udako jaian

Bea Azpiri 2024ko abu. 13a, 11:17

Akaso herriko jaiak udabarrian diralako, abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, Udako jaia ospatuten da Igorren.

Trikitilariek, txapelketek eta erromeriak ipiniko dabe, besteak beste, jai giroa egun horretan. Hurrengo domekan Bizkaiko sokatira txapelketea egongo da Olabarrin eta hurrengoko zapatuan, futboleko Igorre Saria.
 
Abuztuak 15, eguena
12:30ean, mezea. Ostean, trikitilarien kalejirea.
13:15ean, barauskarria Goiko Plazan.
17:00etan, Briska eta Mus Txapelketak Bidebarrin.
17:30ean, Igel Txapelketea Bidebarrin.
19:00etan, erromeria Berriztu taldeagaz Bidebarrin.
19:30ean, txokolatea.
 
Abuztuak 18, domekea
17:30ean, Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia Olabarriko landan.
 
Abuztuak 24, zapatua
Futboleko XXXVI. Igorre Saria Urbietan. 17:00etan, Arratia-Bermeo; 18:00etan, Bermeo-Aurrera de Vitoria; 19:00etan, Arratia-Aurrera de Vitoria eta 20:00etan, sari banaketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!