Igorreko gaztea Mente errekan bainu bat hartzean egoan lagunakaz eta urazalera agertzen ez zala ikusi eben lagunek. Topau ebenean, larrialdietara deitu eben eta bertan egoan erizain bat saiatu zan gaztea suspertzen. Istripuaren lekura joan ziran Urxencias Sanitarias de Galicia-061ekoak, eta helikoptero medikalizau bat be bialdu eben, baina ezin izan eben gaztearen bizitza salbau.
Igorreko Udalak doluminak eta babesa heldu arazo deutsez sare sozialen bitartez hildako gaztearen familia eta lagunei.