FRONTOIA

Abuztuan be aukerea dago Igorreko Goiko Plazako frontoiaren estalgiaren proposamenak bozkatzeko

Erredakzinoa 2024ko abu. 7a, 10:52

Arkitektoek diseinu bi egin ditue eta Igorreko Udalak, galdeketea martxan dauka herritarren artean, gustukoena eregiteko.

Urri lehenengora arte, Kultur Etxean sei panel dagoz, informazino guztiagaz eta bertan bozkatu daiteke bakotxaren gustukoena. Behin diseinua aukeratuta, proiektua gauzatzeko lanak lehiaketa publikora aterako dabez.

Desbardintasun nagusia, eregiteko erabilitako materialen aukeraketan dago; batean zura da nagusi, bestean metala. Pelotalekua estaltzeaz gain, umeentzako jolas gunea be tapauko dau teilatu barriak. Horrezaz gainera, soinua xurgatzeko panelak izango ditu estalgiak, ekitaldien akustikea hobetze aldera.

Estalgia ipintearen arrazoia, euria danean kirola egiteko aukerea egoteaz gainera, mota guztietako ekitaldiak egin ahal izatea da. Frontoia bakarrik ez, alboko umeentzako jolasgunea be tapauko dau estalgiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!