Katiuska ta Katilu Hezkuntza eta Antzerki Biziak konpainia arduratu da ekintza bideratzeaz.
Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara egingo da mosaikoa Lehendakari Agirre kalean. Hizkiez osotutako mosaikoa izango da eta euskerearen aldeko esaldi bat sortuko da. Igorreko alkarteek, hezkuntza zentroek, biztanleek eta egunean hurreratzen diran personek hartuko dabe parte mosaikoan. Hori guztia, Zuztertxuk, Igorreko euskerearen maskotak, gidatuko dau. Zuztertxu lau galtzagorriz lagunduta egongo da eta euretako hiruk hankapalu luzeak izango ditue edozein lekutatik ikusgarri egoteko. Eingoko herriko trikitixa eta musika eskolako kide batzuek girotuko dabe eginkizuna.
Parte-hartzea
Parte hartzeako modu desbardinak egongo dira. Alkarteak eta institutuak giza mosaikoaren hizkiak sortuko ditue eta koloretako paperak izango ditue horretarako. Ikastetxeek, jubiladuek eta beste alkarte batzuek, esaldiaren kanpoko dekorazinoa egingo dabe, paper zuriz buruak estaltzen, eta gainerako jenteak eta publikoak, kanpoko dekorazinoa, zapiakaz edo eskuak altxatuta. Hori dana kamara bi eta dron batez grabauko da.