Gaur, hilak 17, goizeko 09:15 aldera Igorreko CaixaBank bulegoko aire girotuaren mantentze lanak egiten egozan beharginak eta sua izetu da gailuan. Lehen momentuan, beharginek su-itzalgailuagaz garrak amatatzea lortu dabe baina euretako batek erredura ugari, arinak, egin ditu besoetan.
Jarraian udaltzainak eta ertzainek lekua eta ingurua ziurtatu ditue, bulegoaren gaineko eraikinetik be atera ditue auzotarrak. Suhiltzaileak 09:35ean heldu dira eta ordurako, ke baltza baina ez zan urteten erauzgailutik, bulego barruan pilatu dan keaz gainera. Mangereagaz txingarrak amatau ostean, haizagailuagaz ke guztia ateraten geratu dira suhiltzaileak.