Pasau dan astegoienean Tri Tour El Pont de Suert triatloira abiatu zan Oskar Garro txirrindulari igorreztarra, Kataluniako Pirinioetan. Domekan egin behar eban probea, banakako sprint modalidadean. Halanda be, zapatuko euriteak lur-jausiak eta uriolak eragin ebazan ibilbidean eta atzen momentuan lasterketea bertan behera ez geratzeko, antolatzaileek karrerea akuatloi bihurtutea ebatzi eben, 750 metro uger eta 5 kilometro galapan.
Holan, Oskar Garro bere espezialidadea, txirrindularitzea, egiteko aukera barik geratu zan baina ez zan atzera bota. "Lakuan uger egiten ez nintzen ondo moldatu baina korrikan erritmo onean ibili nintzan, nire erara", azaldu dau BEGITUn. 107. postuan heldu zan helmugara igorreztarra, 00:58:52ko denporeagaz: "Nire lehenengo akuatloia izan da, asko daukat ikasteko".
Podiumean Izan Remolina Gargallo (00:29:01), Pere Gomés Dyadin (00:29:23) eta Albert Torres Carles (00:30:42) egon ziran.