auzoak

Bihar da San Kristobal eguna

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 9a, 10:56

Igorreko auzoan mezea egongo da eguerdian eta zapatuan, goitiberak eta gau giroa A&H, Akerbeltz eta DJ Urbihools-ek girotuta.

Pasau dan zapatuan hasi ziran Igorreko San Kristobal auzoko jaiak. Egun osoan zehar egon zan giroa auzoan ibilaldi, lehiaketa gastronomiko, Igel Txapelketa, antzerki eta gaueko kontzertuen inguruan. Bihartik aurrera, bigarren astean murgilduko dira auzotarrak.

Bihar, garagarrilak 10, da San Kristobal santuaren omenezko eguna eta beraz, mezea ospatuko da auzoko ermitan 13:00etan. Gero, barauskarria egingo da herriko trikitilariek girotuta. Zapatuan barriz, jaietako atzen eguna ospatuko da.

Arrastiz, 16:00etan, Euskal Inertzia Koparako puntuagarria izango dan goitibera jeitsierea jokatuko da eta gauez, A&H talde dimoztarra, Akerbeltz erromeria taldea eta DJ Urbihools egongo dira gaueko parrandazaleak jantzan ipinteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!