gazteria

Udaletxe azpian egingo da Igorreko Gaztelekua

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 8a, 12:34

55.000 euro inguruko inbertsinoa egin da eta hilabete bitan gaztelekua erabilteko moduan egotea espero dau Udalak.

Igorreko Gaztelekua hasi da formea hartzean, behin udaletxe azpiko lokalean erabarritze integrala martxan dala. 55.000 euro inguruko inbertsinoa egin dau Igorreko Udalak eta exekuzino epea hilabete bikoa da. Beraz, datorren ikasturterako Gaztelekua erabilteko prest egotea espero da. Hainbat areto, komunak, billarra eta futbolina, telebista, mahai-jokoak eta abar izango ditu lokalak, gazteek erabilteko.

Aspalditik dago mahai gainean Gaztelekuaren beharra Igorren. Holan, Olatz Urkizak adierazo dau: “Helburua udalerriko gazteen eskaeretako bati irtenbidea ematea da, eta gune hori lagunekaz egoteko eta jolasteko biltoki egoki eta atsegin bihurtzea”.

Aurreko agintaldietan, EH Bilduren asmoa 105. azpian, erreka bazterrean, dagoan gunea barriztu eta bertako garajeetan Gaztelekua egitea. Baina udal-gobernu aldaketeagaz, udaletxe azpian egingo da atzenean proiektua. "Pelotaleku eta rokodromoa gazte-jarduera berrien bidez aisialdi aktiboa sustatzeko eta bultzatzeko topagune izatea ere eragiten dau. Herriko plazan bizitza soziala suspertuko duen proiektua dala uste dugu”, azpimarratu dau alkateak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!