kiñu gztx

Kiñu Gaztetxeak auzolan egunak antolatu ditu garagarrileko eguenetan

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 3a, 11:05

Eguenero 16:30ean izango dira auzolanak Igorreko gaztetxean; lanak amaituta, zeozer jan eta edateko tartea egongo da.

Igorreko Kiñu Gaztetxeak amaitutzat emon dau aurtengo kurtsoa. Kontzertu, jaialdi, X. urteurreneko ekintza eta Igorreko jaien ostean, "hankaz gora" dago gaztetxea eta datorren kurtsorako prest egon ahal izateko, auzolanak antolatu ditue. Honeek garagarrileko eguenetan egingo dira, hau da, hilak 4, 11, 18 eta 25ean. 16:30ean da hitzordua eguenero eta lekua txukundu, garbitu eta gauzak konpondu ostean, jana eta edana prestatuko dabe hurbiltzen diranentzako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!