Garagarrilaren 10a da San Kristobal eguna eta izen bereko Igorreko auzoan, jaiak ospatuko dira honen inguruan. Garagarrilaren 10ean, eguaztena, mezea, barauskarria eta trikitilariak egongo dira eguerdian. Baina aurreko zein osteko zapatuetarako, egitarau potoloa antolatu da sankristobalak jai giroan ospatuteko.
Lehen zapatuan mendi martxea, Paella eta Tortilla Lehiaketak, Igel Txapelketea, antzerki ikuskizuna eta musikea egongo dira. Astrapalea musika eskolako ikasleak eta Foterie talde arteaztarra igongo dira oholtzara eta gero, mikro irekia egongo da. Bigarren zapatuan barriz, arrastian Euskal Inertzia Koparako puntuagarria izango dan goitibera jeitsierea jokatuko da eta gauez, A&H talde dimoztarra eta Akerbeltz erromeria taldea egongo dira gaua girotzen.
Egitaraua:
Garagarrilak 6, zapatua
- 10:00etan, Aramotz ezagutu (oinez).
- 11:30ean, txupinazoa.
- 12:00etan, Paella Lehiaketarako izen emotea.
- 13:00etan, Igel Txapelketea.
- 14:00etan paellen aurkezpena.
- 17:30ean, Tortilla Lehiaketerako izen-emotea.
- 18:00etan, Nimu Cia konpainiaren Jacuzzi kale antzerkia.
- 20:00etan, kontzertuak: Astrapalea Rock gaua, Foterie taldea eta mikro irekia.
Garagarrilak 10, eguaztena
- 13:00etan, mezea. Ostean barauskarria eta herriko trikitilariak.
Garagarrilak 13, zapatua
- 16:00etan, San Kristobalgo I. Goitibera Jeitsierea.
- 22:30ean, kontzertuak: A & H (Akesolo eta Houston) eta Akerbeltz erromeria.