Viviendas Bizkaia hasi da Garbe auzoan 48 etxebizitzako eraikina eregiten

Asier Abrisketa 2024ko eka. 27a, 16:47

2026ko bigarren sehilekoan aurreikusten da lanak amaituta egotea. Eraikuntzak kexak be eragin ditu, herriko berdegune eta aisigune garrantzitsua galduko dalako.

Viviendas Bizkaia enpresa gaur hasi da Igorreko Garbe auzoko landetan, Arratia errekearen bazterrean, etxebizitza eraikin barria eregiteko lanakaz. 2026ko bigarren sehilekorako aurreikusten da 48 etxebizitzak amaitzea. Bat, bi eta hiru gelako etxebizitzak izango dira lau solairutan banatuta, guztiak terraza, garaje eta trastelekuagaz. Honeen merkaturatzea amaitu aurretik egingo da eta zabalik dago zerrandan izena emoteko aukerea viviendas.eus webgunean.

Eraikin honek igorreztarrentzako etxebizitza merkatua zabalduko dau, baina herritarren artean sortu dira kexa ugari be. Izan be, landa honeek Igorre erdialdeko berdegune garrantzitsuak dira eta datozen urteetan, alboko landan be etxebizitzak eregiteko asmoa dago. Holan, aisigune garrantzitsu bat galduko da jaietan, udalekuetan eta beste ekintza batzuk aurrera eroateko asko erabilten dana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!