Pasau dan urteko amaieran amaitu eben eregiten Igorreko Urbieta futbol zelaiaren alboan dagoan pumputrack zirkuitua. Zirkuitu hau bizikleta, skate, patinete eta antzeko ibilgailuakaz dago pentsauta. Bulkadarik emon barik, aldats gora eta beherak erabilten dira abiadura hartu eta zirkuituaren birak emoteko.
Zezeilean egin ziran inaugurazino ofizialaren ekitaldia egiteko lehen saiakerak baina eguraldi txarrak bertan-behera itxi ebazan. Oingo zapaturako antolatu da beraz ekitaldia, bagilaren 29an 12:00etatik 14:00etara. Bertan, rider adituak egongo dira erakustaldia egin eta interesdunei azalpenak emoteko. Baina euria bada, bertan-behera geldituko da.