inbiu

Igorreko alkarteek giza mosaiko erraldoia osotuko dabe Inbiu Jaian

Asier Abrisketa 2024ko eka. 26a, 12:35

Ekimena antolatzen hasteko batzarra deitu da bagilaren 27rako, eguena, 18:00etan Kultur Etxean.

Urri lehenengoaren 21ean ospatuko da aurten euskerearen aldeko Igorreko Inbiu Jaia. Eta Igorreko Udalaren Euskera Sailetik, herri erronka bat proposatu da: herriko alkarteek giza mosaiko erraldoi bat osotutea. Hau, Katiuska eta Katilu hezkuntza eta antzerki taldeak gidatuko dau. Holan, alkarteak batzar batera deitu ditue biharko, hilak 27, 18:00etan Kultur Etxean.

Batzarraren helburua, mosaikorako esaldi bat adostea izango da, Arratiako herri-kantutegitik aukeratutako abeste batetik ateratakoa hain zuzen be. Holan, alkarte bakotzaren lana esaldiaren hizkietako bat osotutea izango da eta alkarte bakotxeko kideek, taldea identifiketako jantzi bereizgarri bat eroango dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!