Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak hondakin zoosanitarioen bilketa kanpainea antolatu dau. Gaur Orozkon eta Ugaon izango da bilketea eta bihar, hilak 20, Igorreko MIBA kooperatiban (Cavan) izango da bilketea arrastiz.
Bertara, abeltzainek euren ustiapenetan abereekaz erabilitako hondakin sanitarioan eroan ahal izango ditue: medikamentu-flaskoak, erabili bako medikamentuak, xiringak, orratzak... Holan, honeen tratamendu egokia egin eta ingurumena jagoteko.