bertsolaritzea

Haira Aizpuruak hirugarrenez irabazi dau Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Asier Abrisketa 2024ko eka. 17a, 12:45

Ekhi Zuluaga (behean, hirugarrena ezkerretik hasita) igorreztarra egon zan Eskolarteko finalean.

Ekhi Zuluaga igorreztarrak hartu eban parte finalean baina lehen fasean gelditu zan.

Zapatuan Arantzako frontoian jokatu zan 36. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, 250 ikusleren aurrean. Hamaika bertsolari gaztek hartu eben parte eta Bizkaiko ordezkariak Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga igorreztarra izan ziran. Irabazlea, hirugarrenez izan zan Haira Aizpurua lapurtarra.

Hasikerako agurrak kantau ostean, lehen gasean zortziko handian eta zortziko txikian aritu ziran finalista guztiak binaka. Horreetatik, sei sailkatu ziran bigarren faserako: Haira Aizpurua, Kattin Madariaga, Nahia Etcheverry, Unax Aizpurua, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga. Zuluagak ez ebazan beharrezko puntuak lortu beraz, lehen fase horretan geratu zan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!