jaiak

Umeen eguna da gaur Igorreko barraketan

Asier Abrisketa 2024ko eka. 10a, 13:06

Igorreko Jaietako aste oso bat faltau da oindino eta egunero dago zer egin; astebarruan umeak izango dira protagonistak eta eguenean bueltauko da gaueko giroa.

Bagilak 10, astelehena 
  • Umeen eguna barraketan.
    • 17:00etatik 21:00etara, musikarik bako gunea autismodun umeentzat barraketan.
  • 17:00etan, umeen antzerki topaketak Kultur Etxean.
  • 18:00etan, Astrapalea musika eskolea Txosnagunean.
Bagilak 11, martitzena 
  • 17:00etan, umeen antzerki topaketak Kultur Etxean.
  • 18:30ean, Arratiako Musika Eskolako konboak Txosnagunean.
Bagilak 12, eguaztena
  • Umeen eguna barraketan.
    • 16:30ean, umeen playback-a.
  • 18:00etan, Kino mendi taldeak antolatuta Bulder Txapelketea. Adin tarte guztientzako.
  • 19:00etan, zumba Txosnagunean.
Bagilak 13, eguena
  • 11:00etatik 13:30era, Txu-txu trena AME merkatari alkartearen eskutik.
  • 12:30ean, bits-festa Kultur Etxeko plazan. 
  • 12:30ean, mezea San Antonio ermitan. Herriko trikitilariak. 
  • 15:30ean, Mus Txapelketarako izen-emotea Bidebarrin.
  • 16:00etan, Mus Txapelketearen hasikerea.
  • 16:30ean, Txu-txu trena AMEren eskutik.
  • 18:00etan, umeentzako antzerkia, Ganso & Cia konpainiaren Welcome & Sorry Goiko Plazako frontoian. Euria bada kiroldegian izango da.
  • 19:00etan, karro poteoa.
  • 21:00etan, herri afaria Txosnagunean. Mozorroaren gaia: lanbideak. Ondoren DJ Bass & UrbiHools.
Bagilak 14, barikua
  • 11:00etan, eskolako triatloia.
  • 17:00etan, Saharauis en Arratia alkarteak egindako jakien dastaketea Txosnagune ondoko landan.
  • 17:00etan, Patata Tortilla Txapelketea. Aurkezten dan tortilla bakotxeko 4 euro. Saria: Otzarak.
  • 19:00etan, Sakatu elektrotxarangea. 
  • 22:00etan, kontzertuak Txosnagunean. Bulego, Altxa Porru eta DJ Kuku & DJ Kene.
Bagilak 15, zapatua
  • 09:00etan, Emakumezko Benjaminen Torneoa Urbieta zelaian.
  • 17:00etan, umeen pala partiduak kiroldegian.
  • 17:30ean, Rally Umoristikoa.
  • 18:00etan, Ardi Txakur Txapelketea. Laurkineko zelaian.
  • 23:00etan, kontzertuak Txosnagunean: Raimundo el Canastero eta DJ Latraka.
Bagilak 16, domekea
  • 14:30ean, jubiladuen bazkaria eskolako aterpean.
  • 18:00etan, Arantzarte jantzan herritik zehar.
  • 19:00etan, Gauargi erromeria. Biartean Bals Lehiaketea eta txokolatea bananduko dau AME merkatarien alkarteak. Kultur Etxeko plazan. Euria bada Txosnagunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!