musikea

Eingok ikasturte amaierako jaia ospatuko dau asteon

Asier Abrisketa 2024ko eka. 4a, 10:13

Eguenean, hilak 6, izango da Eingo eskolearen ospakizuna Igorren; eguerdian kalejiran hasi eta iluntzera arte luzatuko da jaia.

Eingo euskal musika eskolak ikasturtea amaitu dau eta urtero lez, jaia ospatuko dabe eskolako irakasle, ikasle, familia, lagun eta zaleek. Musika eta jantza artean, eguna alkarregaz pasauko dabe bagilaren 6an, eguena, Igorreko kaleetan. Holan, goizean zein arrastian egingo diran kalejira eta jantzaldira, edonor egongo da konbidauta.

Egitaraua:
  • 12:00etan, Kalejirea ikasle helduek gidatuta.
  • 14:30ean, bazkaria Txaparro jatetxean (20 euro)
  • 18:30ean, Kanta eta Dantza ume, gazte eta helduen eskutik.
  • 20:00etan, familia argazkia.
  • Gero, pikoteoa bakotxak ekarritakoagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!