Arrakastatsua izan da Igorreko I. Gaztai eta Esnekien Azokea

Asier Abrisketa 2024ko eka. 3a, 11:57

Domekan Igorreko I. Gaztai eta Esnekien Azokea egin da Garbe auzoko aparkalekuan eta arrakastatsua izan da merkadua, izan be, eguerdirako salduta egon da produktu gehiena. Gaztai eta esnekien zortzi postu eta horreetaz gainera, beste produktuen postuak be egon dira: txarrikiak, ogia, euskal pastela eta barazkiak, tartean.

Gaztai eta esnekiak saltzean, Gorbeialdeako sei gaztaigile egon dira. Idiazabal JD jatorrizko denominazinodun gaztaia egiten daben hiru artzain (Zeberioko Olarrekoa, Areatzako Txonde eta Otxandioko Padilla) eta Euskadiko Esnekigileen Elkarteko beste hiru (Igorreko Askibil, Orozko Lusuri eta Otxandioko Otxauntz). Eskualdekoak ez diran Elkarteko beste ekoizle bik osotu dabe eskaintzea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!