ikuskizuna

'Urpekontzi misteriotsua' umeentzako ikuskizuna dago Igorren

Asier Abrisketa 2024ko mai. 31a, 10:33

Gaur, hilak 31, 18:00etan hasiko da Igorreko Kultur Etxean hiru eta bederatzi urte arteko umeentzako antzerki musikatua, doban.

Barikuan, maiatzak 31, Urpekontzi Misteriotsua ikuskizun familiarra egongo da ikusgai Igorreko Lasarte Aretoan. Arrastiz, 18:00etan hasiko da emonaldi musikatua eta sarrera doban da, baina gonbidapenak leihatilan hartu beharko dira aurretik. Antzerki parte-hartzaile honek, XX. mendeko abesti ospetsuen moldaketak ditu oinarri.

Holan dino sinopsiak: Simon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, uriko asfaltoa atzean itxi, eta hondartzara joatea ebazten dabe. Uretan jolasean dabizala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dabe urrinean. Baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!